´Transbertsalitatea errebindikatzeak ez du balio PSOEren aldeko betoren eskubidea inposatzeko´ salatzen du Unai Ziarretak Unai Ziarreta: “Trantsizioa ez zen bukatu, eta hori amaitu beharra dago. Horregatik, EAJk eta EAk 2005eko hauteskundeetako programan herri galdeketaren gaia sartu genuen, eta orain aurrerapausoak eman behar ditugu. PPk eta PSE-EEk zergatik diote beldurra herritarren hitzari? ETA bukaeran fasean dago, sufriarazi egingo gaitun arren. Baina politika egin behar dugu normalizazioa lortzeko. Guk, 2005ean baino gehiago dakigu, eta badakigu Zapaterorekin kontu handiz ibili behar dugula. Ez diogu 2005ean [Espainiako] Kongresuan [EAEko] Estatutu politiko berriaren proposamenari atea itxi ziolako bakarrik. Begira zer egin duen Kataluniako Estatutuarekin edo zer egin duen Nafarroan. Akordio berria behar dugu, bi zutabe hauetan oinarrituta: Euskal Herriaren aitortza nazio gisa eta erabaki eskubidea”.
Jatorria: Unai Ziarreta