Pello Urizar, EAko idazkari nagusia, eta Carlos Garaikoetxea lehendakaria egon dira Martin Ugalde Kultur Parkean burututako ekitaldian.

Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiaren ustez, “agerian gelditu da Euskaldunon Egunkariaren itxiera bidegabekeria itzela izan” zela: “fartsa izugarria”. Era berean, itxieraren ondoren ez dela egindako kaltearen onarpen eta erreparaziorik egon nabarmendu eta “euskara jomugan jarraitzen du, orain lege inposatzaileekin” gaineratu du.

Carlos Garaikoetxea lehendakariak berriz egunkariak ixtea “diktaduren eta demokrazia ustelen ezaugarri nabarmenetakoa” dela esan du. Egunkariaren itxiera “oinarrizko eskubideen bortxaketan paradigmatikoa izan zen, adierazpen askatasuna, langileen eskubideak eta beste eskubide batzuk ere urratu” zirelako, lehendakariak nabarmendu duenez. Garaikoetxeak gaineratu duenez, bereziki mingarria izan zen “Euskararekiko gorrotoa ikusi” zela Egunkaria auziko epaiketan.

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna