Eusko Alkartasunaren aburuz, «zentzugabea» da Ibarretxe, Batasuna eta PSEren aurkako auziarekin segitzea. Justiziaren zati bat «bakea elkarrizketaren bidetik lortu nahi duen euskal gizartearen nahiaren aurka» doala salatu du EAk ohar batean. Elkarrizketa bakegintza eta normalizazio politikoa lortzeko tresna direla aldarrikatu du EAk, eta «kontraesana» iruditu zaio Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko harremanak delitutzat ez hartzea, eta Batasunarekin hitz egiteagatik Ibarretxe auzibidean jartzea.
Jatorria: Eusko Alkartasuna