Mikel Irujo, Eusko Alkartasunako europarlamentariak, Euskal kulturari buruzko hitzaldi bat antolatu du Europako Parlamentuan. Bertan, hainbat hizlarik hartuko dute parte euskal kulturaren alor ezberdinak ukituz. Hitzaldiak bukatu ostean, eztabaida irekiko da beste parlamentari zein langileren jakinahiak erantzuteko asmoz. Hitzaldi hauek ´National minorities and traditional languages ´ intertaldearen barruan antolatu den ekintza bat da, non batzar bakoitzean nazio ezberdinen ezagutaraztea sustatzen den.
Jatorria: Mikel Irujo