Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak Sokatirako Nazioarteko Federaziotik irtetzeko erabakiaren aurrean, Eusko Alkartasunak adierazi du onartezina ikusten duela euskal tiralariak oraindik ere presioak jasatea; “berriro ere ikusten da estatu espainiarrak ez duela aukerarik galtzen Espainiar Zentralismoa areagotu eta aldarrikatzeko”-esan du.

Eusko Alkartasunak euskal herri kirolarien lorpenak eta eguneroko lana goraipatu ditu eta Hego Euskal Herriko tiralariek hartutako erabakia errespetatu egiten duela adierazi du, “jasanezina baita Nazioarteko Federazioak 2001etik hona, urtetik urtera, baldintzak gogortzen joan eta oraindik ere estutzen jarraitzea”.

Eusko Alkartasunak berriro ere, Euskal selekzioak behingoz errealitate bat izan daitezenaren aldarrikapena adierazi du, eta helburu hori lehen bait lehen lortzeko lanean jarraituko dutela esan du.

Jatorria: Eusko Alkartasuna