Mikel Irujo, europarlamentarioa eta EAko bozeramailea Eusko Alkartasunak alaitasunez hartu du Estrasburgoko Osoko Bilkurak gehiengoaz Alderdi Popularrak aurkeztutako eleaniztasunari buruzko txostena ezeztatzea. Pasa den otsailak 17an Kultura batzordean onartua izan zen espainiar PPko hainbat diputatuk bertan parte hartu eta gero, “hizkuntza minoritarioen” kaltetan.

Eusko Alkartasunak alaitasunez hartu du Estrasburgoko Osoko Bilkurak gehiengoaz Alderdi Popularrak aurkeztutako eleaniztasunari buruzko txostena ezeztatzea. Pasa den otsailak 17an Kultura batzordean onartua izan zen espainiar PPko hainbat diputatuk bertan parte hartu eta gero, “hizkuntza minoritarioen” kaltetan.

Mikel Irujok gaur aurkeztu eta 335 botoz onartu den ebazpen alternatiboaren egileetako bat izan da, “PPko diputatu eta kazetari ezaguna den Luis Herrero-Tejedorrek saldu nahi zuen demagogia eta azpijokoa” arbuiatuz”. Eusko Alkartasunako eurodiputatuak jarraitu du azalduz ” Herrero-Tejedorren emendakinak onartzea baldarkeria juridiko hutsa litzateke, izan ere EBeko hainbat estatutan hizkuntza ofizialak ez dira derrigorrez ikasi behar. Belgika dugu horren adibide garbia, non nederlandera biztanleen %60arentzat ofiziala den, eta hala ere waloniako hezkuntza sisteman ez da sartzen. Edo Finlandian, non suediarra ere estatuko hizkuntza ofiziala da finlandiarrarekin batera, eta ez da horregatik eskola finlandiarretan derrigorrez irakasten”.

Graça Moura popular portugaldarraren txostenaren botaketa, Eleaniztasuna: Europarentzat abantaila eta erantzukizun bateratua, ostegunerako zegoen sartuta agendan, baina txostengileak eskatutako azken orduko aldaketa dela eta, gaurko egunera igaro dute. Mikel Irujo, bozketan ezin izan duena parte hartu Pello Irujo orain 6 hile zendutako aitaren omenaldi-liburuaren aurkezpenean egon behar baitu gaur Gasteizen, lan handia egin du Europako Aliantza talde politikoak, PSE eta liberalekin batera idatzitako txosten alternatiboa ezagutarazten. Irujoren ustez “eman ditu gure txostenak bere fruituak, izan ere Parlamentuko gehiengoak (PPEko diputatu batzuk barne) hizkuntza txikiek euren eskubideak ere badituztela onartu duelako”, eta pozik agertu da “Europako Parlamentuak legealdi honetan Hezkuntza Sailburu Tontxu Camposek (EA) defendatu duen Hizkuntza eredua onesten duelako”.

Azkenik, Eusko Alkartasunako europarlamentariak positibotzat jo du europar ganbararen jarrera. “Parlamentu honek Europar Batzordearen hizkuntza politikarekin bat egiten duen ebazpena onartu du, hizkuntza guztien errespetuan oinarritzen dena eta “hizkuntza minoritarioak” deiturikoak sustatzen dituena”.

Jatorria: EA