Lan-ikuskaritzaren transferentzia eskatzen du berriro Begoña Lasagabasterrek Espainiako Gobernuak datorren urterako aurkeztutako aurrekontu egitasmoari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Eusko Alkartasunak Espainiako Gorteetan, Euskal Autonomia Erkidegoarentzako diru kopuruak «barregarriak» direlako, «dagokigunaren konparazioan».

Begoña Lasagabaster Espainiako Kongresuko diputatuak eta Jose Ramon Urrutia senatariak atzo Gasteizen egindako agerraldian azaldu zuten Eusko Alkartasunak zer jarrera izango duen aurrekontu orokorrei buruzko eztabaidan. Osoko zuzenketa aurkezteko asmoari azkeneraino eusteko asmoa daukatela ohartarazi zuten, baina ñabardura bat ere egin zuten: Lan Ikuskaritzaren eskumena Eusko Jaurlaritzari transferituz gero, Zapateroren Gobernuaren aurrekontuen alde egingo du EAk.

Jose Ramon Urrutiak azaldu zuenez, Estatuaren inbertsioak %11,5 haziko dira 2008an, aurrekontu proiektuaren arabera, baina EAErako inbertsioak %4,5 baino ez dira haziko: «500 milioi eurora ere ez dira iristen».

Jatorria: Begoña Lasagabaster