Ituna errespetarazi egiteko EAren nazio batzorde eragileak ituna errespetatu gabeko geratu diren herrietako zinegotziak presazko bilera batetara deituko dituztela jakinarazi zuen atzo. Bilera horretan hautetsien arrazoiak entzun, eta zerrenda bozkatuenek alkatetza izan dezaten beharrezko neurriak hartuko dituztela esan zuen Joseba Azkarragak Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan. Gainera, azpimarratu zuen, ez dutela espero «neurri disziplinarioak» hartzeko beharrik izatea.
Jatorria: Eusko Alkartasuna