Joseba Gezuragaren esanetan, “aurrekontu eskasak dira eta EAJren eta PSOEren artean beren interesak babesteko egindako trukearen emaitza dira”.

Bizkaiko Batzar Nagusietako EAko bozeramaile Joseba Gezuragak bihar Aldundiaren aurrekontuen kontrako botoa emango duela iragarri du, “gizarte politika, berrikuntza eta enplegua bezalako arlo batzuetan gabezia handiak” dituztelako eta EAJk eta PSEk beren interesak babesteko asmoz egindako trukearen emaitza direlako, “bizkaitarren benetako beharrak kontuan hartu gabe”

Gezuragak salatu duenez, foru gobernuak ez du EAren zuzenketa bat ere onartu eta Rodriguez Zapateroren zerga-politika aplikatuko du, errenta txikienen kalterako. EAren zuzenketen helburua gizarte justizia sustatzea eta krisiari aurre egitea zen, batik bat gizarte gastuan, enpleguan, berrikuntzan eta sustapen ekonomikoan, baina Jose Luis Bilbaoren taldeak ez du bat ere aintzat hartu. EAko bozeramaileak iragarri du, beraz, alderdi honek ez dituela aurrekontu horiek babestuko, ez diolako krisi ekonomikoari erantzun egokirik ematen.

Jatorria: Eusko Alkartasuna