Onintza Lasa Hezkuntza ereduen inguruko erreforma proposamenaren inguruan EAJk agertutako jarrera dela eta, EAJ harekin bat ez datorrela esatea «gehiegizkoa» dela iritzi dio Onintza Lasa Eusko Alkartasunako legebiltzarkideak.

Hezkuntza ereduen inguruko erreforma proposamenaren inguruan
EAJk agertutako jarrera dela eta, EAJ harekin bat ez datorrela esatea «gehiegizkoa»
dela iritzi dio Onintza Lasa Eusko Alkartasunako legebiltzarkideak.

 

Alderdi bakoitzak «bere iritzia izatea zilegi» dela esan zuen Lasak.
Baina gehitu zuen «zaila» egiten zaiola pentsatzea alderdi abertzale bat
gertuago egon daitekeela «euskararen alde egin ez duten alderdien tesietatik»
Camposen proiektutik baino. Lasak gogoratu zuen hezkuntza erreforma EAren eta
hirukoaren arteko «konpromiso» bat dela, eta hirukoan EAJ eta EB-Berdeak ere
badaudela. «Guk konpromisoak betetzeko ohitura dugu», gehitu zuen. PPko
idazkari nagusi Iñaki Oiarzabalek, aldiz, EAJren jarrera «hauteskunde
zorabioari» egotzi zion.

Lotura: Albistea Berria egunkarian
Jatorria: EP