EAren iritzian Nafarroako Foru Hobekuntza berrikusi beharra dago, eta aldatu, besteak beste, euskaldunek ezin izan zutelako negoziaketetan parte hartu. Begoña Errazti alderdiko lehendakariak azaldu duenez, beraien iritzian Nafarroaren eskubide historikoak eta nafarren erabakitzeko eskubidea jaso behar ditu Foru Hobekuntzak.

1982an onartu zen Foru Hobekuntzan, Nafarroak eskubide historiko batzuk galdu zituela dio EAk. Gainera, abertzaleek negoziaketetan ezin izan zutela parte hartu eta erreferendumean ez zela babestu ere esan du Erraztik. Beraz, aldatu beharra dagoela iritzi dio EAk, eta eskubide horiek jaso.

Foru hobekuntza proiektu zehatz baten zerbitzura egina izan zela dio EAk, eta Nafarroako beste sentsibilitateen interesak ez dituela defendatzen. Erraztik esan duenez, “testua sektarioa eta baztertzailea da”. Beste elkarbizitza marko bat nahi dutenak baztertzen dituela uste du Erraztik. “Autogobernu gehiago nahi dugunak, euskara Nafarroako hizkuntza izatea nahi dugunak baztertzen gaitu”.

Jatorria: Begoña Errazti