Unai Ziarreta, EAko presidentea Unai Ziarreta EAko lehendakariak arratsaldeko zazpiak aldera esan du bere alderdiak Azpeitiko udal gobernua uztea erabaki duela, “ezin delako lankidetzan aritu gaurko atentatua gaitzestu ez dutenekin”. ANVko taldeak, seietan egin duten ezohiko udalbatzarrean, ez du salatu Inazio Uriaren hilketa -ETAk hil du-. “Ez dugu borondate argirik ikusi gaitzesteko”, esan du Ziarretak, eta ondoren hartu dutela neurria.

Unai Ziarreta EAko lehendakariak arratsaldeko zazpiak aldera esan du bere alderdiak Azpeitiko udal gobernua uztea erabaki duela, “ezin delako lankidetzan aritu gaurko atentatua gaitzestu ez dutenekin”. ANVko taldeak, seietan egin duten ezohiko udalbatzarrean, ez du salatu Inazio Uriaren hilketa -ETAk hil du-. “Ez dugu borondate argirik ikusi gaitzesteko”, esan du Ziarretak, eta ondoren hartu dutela neurria.

EAk bidali du prentsa oharra komunikabideetara, horixe egiaztatuz. “Giza eskubide denen aldeko defentsa” berretsi du Eusko Alkartasunak, eta bide politikoak baino ez direla erabili behar. “Euskal Herrian indarkeriak ez du lekurik, bide subiranisten aldarrikapena ez da bateragarria ETAren atentatuekin”.

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna/Berria