Rafa Larreina ETAri ezkutuan galdetutakoa hiritarrei galdetzea eragozten du Estatuak, eta hori kontraesan handia da Rafa Larreinak esan duenez. Eusko Alkartasunako ordezkariak dioenez, helegiteak trasizioa ez dela amaitu erakusten du, “Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzea lortu ez duelako”.

EAk erabaki eskubidearen aldeko babesak lortzeko kanpaina egingo du, gaur Rafa Larreina Politika Instituzionaleko idazkariak esan duenez. “Abuzturako prest izan dezakegu, ahal den txoko gehienera iristeko, betiko bideekin eta berritzaileekin”. Horretaz gain, EAJ, EB eta Aralarrekin beste ekimenak egingo dituztela jakinarazi du; ez du zehaztu nolakoak izango diren.

Larreinaren ustez, helegitea dela-eta, “diktaduratik demokraziarako trantsizioa bukatu gabe dagoela fogatu da, arazo politikoak konpondu gabe daudelako”.

 

Jatorria: EP/Berria