EA eta Batasunak, beren ohiko harreman dinamikari jarraikiz buruturiko bileratik, ondorio hauek atera dituzte:

-Bilkura hauen bitartez, egungo egoera politikoan kokaturiko helburu nagusiari begira, gatazkaren konponbideari begira alegia, urratsak bultzatzea elkarrekin.

-Urrats hauen artean badago, egun, lehentasunezko ariketa bat: Alderdien Mahaiaren osaketa.

-Guztion artean osatu behar da Alderdien Mahaia, bazterketarik eta baldintzarik jarri gabe.

-Bi alderdiok Nazio Eztabaida Gunean adostutako Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa berresten dugu, zeina guztiz baliagarria den osatu beharreko Alderdien Mahairako.

-Alderdien Mahaiaren zeregina izan behar du gatazkaren konponbidea ekarriko lukeen akordio politikoa erdiestea eta, horretarako, badira guztion artean askatu beharreko bi korapilo nagusi: autodeterminazioa eta lurraldetasuna.

-Alderdien Mahaitik ateratzen den guztion artean lortutako akordioari Euskal Herriko herritarrek eman behar diote onespena, herri kontsultaren bitartez.

-EA eta Batasuna alderdiek beren konpromezua agertzen dute Alderdien Mahairen osaketari begira beren alderdien esku dagoen guztia egiteko.

-Era berean, eta amaitzeko, arduraz jokatzeko eskatzen die gainerako eragileei, norbere interes zilegien gainetik gatazkaren konponbideari lehentasuna emanez.EA eta Batasunak konpromezu hori berresten dute.

Jatorria: Begoña Errazti