Covid 19k eragindako osasun krisiaren testuinguruan kultura sektoreak bizi duen egoera larriaz ohartarazi du Maiorga Ramirezek, eta, hitzetatik eta aldarrikapenetatik haratago, premiazko neurri instituzionalak eskatu ditu. PSNk kultur sektorearen defentsan Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako ekimenaren alde bozkatu du EH Bilduk, baina “postureoa erabiliz neurri zehatzen falta ezkutatzearen arriskuaz” ohartarazi du Ramirezek. “Kulturaren...
Hauteskunde orokorrak baino lehen trafiko eskuduntzari buruzko akordioa lortzeko deia egin du Nafarroako Parlamentuak
Datozen hauteskunde orokorrak baino lehen trafiko eskuduntzaren transferentzia hitzartu dezala eskatzea onartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuko Osko Bilkurak, PPren kontrako botoekin. Maiorga RAmírez izan zen gai honetan EH Bilduko bozemailea eta hauteskunde giroan erori beharrean “eskuduntza lortzeko lan” egiteko deia egin zuen, “guztioi interesatzen zaigu eta”. Izan ere, egun Guardia Zibilak duen trafiko eskuduntza osoa Foru Poliziari ematea...
Nafarroak aurrezki entitatea errekuperatu dezan proposatu du Ramírezek
Foru Komunitaterako aurrezki entitate publikoa errekuperatzea proposatu du Maiorga Ramirez, EH Bildu Nafarroako legebiltzarkideak: “CAN, bertako aurrezki kutxa publikoaren galerak ondorio txarrak izan dituenaren inguruan adostasun zabala dagoenez, UPN, PSN eta abarrek suntsitzen lagundu zutena berriro eraikitzea da hurrengo pausorik logikoena”. Gaur Nafarroako Ganbarak egin duen Kontrolerako Osoko Bilkuran egin du Ramirezek proposamena, eta...
Maiorga Ramírez: “Ados jar gaitezen Nafarroa izango dela Nafarroak nahi duena esateko”
Hauteskunde aurreko giroan eta UPNk aurkeztutako proposamenaren esku iritsi da Nafarroako Parlamentura marko juridiko-politikoaren eztabaida. Eskua luzatuz erantzun du Maiorga Ramírezek, eta “bakoitzaren proiektu politikoa albo batera utzita lehen pausu bat emateko Nafarroa izango dela Nafarroak nahi duena aitortu eta adosteko” dei eginda. Nafarroako Parlamentuak “EAEko Estatutuan Nafarroa barnebiltzea”-ren aurka egitea zen UPNk aurkeztutako...
Espainiako zor publikoak Nafarroan izan dezakeen eraginari buruz ohartu du Ramírezek
Interes tipoen balizko igoerak Espainiako zor publikoari eragingo diola ohartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran Maiorga Ramírezek, eta horrek bertako ekonomiari ere erasango dio. EH Bildu Nafarroako legebiltzarkideak adi egoteko eskatu zio Foru Gobernuari eta “Nafarroak interes horiek ordaindu beharra” bidezkoa den galdetu zuen, “zor publiko propioaren egoera Estatu mailakoa baino asko zere hobea denean”. Europako Bankuaren...
Elkarbizitzan, berdintasunean eta ekitatean oinarritutako hezkuntza sistema defendatu du Aranoak
Elkarbizitzan, berdintasunean eta ekitatean oinarritutako hezkuntza sistema publikoa defendatu du gaur Miren Aranoa, EH Bildu Nafarroako legebiltzarkideak, “hierarkikoa, autoritarioa eta judizializatua” den PPren proposamenaren aurrean. Hitzaldi serio eta gogorra egin du Aranoak PPk proposatutako mozioaren aurka eta Ana Beltrán parlamentariaren kritika zorrotzak jaso ditu. Aldaketaren Gobernuaren hezkuntza ereduaren aurka gogor jo du berriro...