Barakaldo: auto judizialak eta estigmak

Posted by Prentsa Bulegoa on oct 19, 2002 in Sin categoría

Iñaki Galdos (Eusko Alkartasuneko Bizkaiko Batzorde Eragileko kide eta Barakaldoko zinegotzia) Ordu batzuk bakarrik pasatu dira Garzon epailearen 3512.002-M sumarioko azken ebazpen andana entzun dudanetik, eta ondoren irakurri, entzuten nuena ezin nuelako sinetsi. Ebazpen haren edukiarekin, onartu beharra daukat, berotu egin naiz. Zertan datza nire haserrea? Zerk eragin du? Nire haserrea Baltasar Garzonek 2002ko urriaren 16an publiko egin duen...

Read More

Azpiegitura eta gainegitura

Posted by Prentsa Bulegoa on oct 17, 2002 in Sin categoría

Martin Aranburu Gatazka politiko-armatu bat pairatzen duen edozein gizartetan, sektore desberdinen arteko itun politikoaren bidez konponduko da gatazka. Itun hori posible egin ahal izateko, benetako normalizazio demokratikoa nahi dutenen arteko elkarrizketa prozesua martxan jarri behar da, denen iritziak jaso daitezen eta inork galtzaile sentipenik izan ez dezan. Alderdien eta eragileen arteko itunak, azkenik, herriaren oniritzia jaso beharko...

Read More

Demokrazia eta trumoi kutxa

Posted by Prentsa Bulegoa on oct 4, 2002 in Sin categoría

Juan Jose Pujana Arza. Eusko Legebiltzarreko presidente ohia Denbora gehiegi daramagu, Espainiako estatuan Euskal Herriarekin lotutako jarduera politikoari dagokionez, forman eta mamian, gertatzen ari den degradazio arriskutsu, pixkanakakoa eta, batez ere, arduragabea erabiltzen ari direla ikusten. Bertako edo kanpoko edozein begirale inpartzial jabetu ahal izan da zuhurtasuna, arrazionaltasuna edo gutxieneko objektibotasuna ez direla...

Read More

Argia iluntasunean

Posted by Prentsa Bulegoa on oct 3, 2002 in Sin categoría

Martin Aranburu Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa argitasun izpirik gabeko iluntasun sakonean zegoen aspalditik murgilduta. Espainiako alderdi abertzaleek irteera politiko negoziatu baten alternatiba deuseztatu egin dute, euskal abertzaletasunaren eta zehazkiago ezker abertzalearen aurkako irmotasunak elektoralki emaitza onak ematen baititu. Bestalde, euskal abertzaletasuna egoera kafkiano batean murgilduta dago: Erkidego...

Read More

Demokrazian sakonduz, eraikiz

Posted by Prentsa Bulegoa on sep 1, 2002 in Sin categoría

Onintza Lasa (EAko komunikazio arduraduna) Alderdien legea egitasmo zenetik, baita iragan astelehenera arte ere, Eusko Alkartasunan honen aurkako jarrera garbia mantendu eta defendatu dugu. Lege honen onarpenak ikuspegi demokratiko batetik, giza eskubideekiko defentsan atzerapauso itzela suposatzen duela esan dugu, eta honela defendatu dugu. Azken batean, pentsatzeko askatasuna murrizten duelako, ideiak ilegalizatzen direlako, gobernuan...

Read More

Garapen jasangarria Johannesburgon eta Euskadin

Posted by Prentsa Bulegoa on ago 24, 2002 in Sin categoría

Sabin Intxaurraga. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua. Abuztuaren 26an, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Goi-bileraren irekitze ofizialean izango da. Bertan izango gara, Johannesburgon, gure etxeko, gure planetako gaietan hitza izan nahi duen herri txiki bat ordezkatuz. Jakin badakigu txikiak garela -batez ere Munduko Goi-bilera bat bezalako testuinguruetan-, baina garapen jasangarriaren...

Read More

- - - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna