Manex Pagola, Haritza Camblong eta Ibon Usandizaga Datorren maiatzaren 29an Ipar Euskal Herrian Europar Konstituzio Itunaren inguruko erreferenduma izango dugu. Eusko Alkartasuna eta Gazte Abertzaleak historikoki beti egon gara europar proiektuaren eraikuntzan konprometituta, beti izan gara erakunde europazaleak, eta Konstituzio Itun hau onartzeak kezkatzen gaitu. Lehenengo eta behin, aurkeztu diguten hau ez delako konstituzio bat, estatuetako...
Abiapuntua atzo
Martin Aranburu Karrera Espainiako presidente Rodriguez Zapatero jaunaren hitzaldia entzun eta berehala hasi naiz ordenagailuaren teklatuari kolpeka. Argi nuen bere hitzaldiaz idatziko nuela gaur, nahiz eta nagusi izango nuen sentimendua jakin ez: itxaropena edo haserrea, hau da, hark esandakoak gure herriaren bakerako lagungarri edo kaltegarri izango ziren zalantza nuen, baita gatazka konpontzeko garrantzitsuak izango diren urratsen berri eman...
Legegintzaldi berria
Martin Aranburu Karrera Gainerako munduko zonetan ez bezala, ezinezkoa da Euskal Herriko giro politikoa errutinazkotzat jotzea, eta jakina da honezkero Euskal Herrian, edozein ikasturte politikotan, aldaketa politiko franko ikus dezakegula. Datorren legegintzaldiaren garrantzia egunerokotasunak erabakiko duen arren, ukaezina da interesdun elementu asko izango ditugula datozen hilabeteetan; nagusia, gatazka politikoa gainditzearen inguruan...
Konstituzionalistek arrazoi zuten…
Martin Aranburu Karrera Lizarra-Garaziren ondorioz, alderdi abertzaleen arteko lan komunean sakontzen hasi eta gaur egungo Estatutu Erreformaren debatean amaituz, beren burua euskal abertzaletzat ez duten alderdi politikoek salaketa politiko nagusi bat izan dute: bi motako euskaldunak sortu nahi zituztela abertzaleek. Antza, euskal abertzaletasunaren helburua omen zen abertzaleentzat soilik izango zen Euskal Herria diseinatzea; gainerakoak...
Aukera guztiak
Martin Aranburu Karrera Legebiltzarrerako hauteskunde garaia heldu da, eta azken udal hauteskundeetan izan genuen tira-bira mediatiko-politikoa entzun dezakegu berriz ere: zerrenda guztiak legalak izango ote diren, eta, ondorioz, hautestontzietan izateko aukera erreala izango ote duten ala ez. Oraingoan protagonistak aldatu egin dira baina; Madrilen PSOE baitago agintean, eta legez kanpo utz dezaketen euskal herritarren zerrenda Aukera Guztiak...
Hizkuntzak direla-eta…
Martin Aranburu Espainiako Gorteetako egunerokotasunaz informazio handirik ez duenari zuzentzen natzaio gaur, paraje haietan azkenaldian dantzan dabilen tirabira baten berri eman eta beronen inguruko iritzia plazaratu nahirik. Aspaldian dabiltza diputatu katalan batzuk osoko bilkuretan katalanez hitz egin nahian. Bertako legebiltzarreko buru Marin jaunak hitz bakar batzuk katalanez esaten utzi zien hasieran, nahiz eta azkenaldian sutu egin...




