Mila esker

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 24, 2006 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Balorazio desberdinak datozkit burura ETAk egindako urratsaren azterketan. Artikulu luze bat betetzeko adina bai behintzat. Beste baterako utziko dut halere, gaurkoan, kontuan hartu behar diren aspektu desberdinak azpimarratu nahi ditut bakarrik. Balorazio politikoak egiteko eta eskerrak emateko unea da. ETAk egindako urratsa ez da prozesuaren hasiera. Prozesua aspaldian dago hasia. Eragile desberdinen artean harremanak hasi eta...

Read More

Beharrezko ordaina

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 2, 2006 in Giza Eskubideak

Begoña Erraztiren iritzi artikulua 1976ko martxoaren 3an Gasteizko San Frantzisko elizan izandako gertaeretatik hogeita hamar urte joan badira ere, bere hartan jarraitzen du bidegabekeriak, biktimek, haien senideek eta herritarrek ez baitute inolako kalte-ordainik jaso. Eta Espainiako ondorengo gobernuek ere ez diote nahi izan gai horri heldu. Orain hogeita hamar urteko egoera politikoa traba zen gertakari haiek argitzeko eta, ondorioz,...

Read More

Arrazoi zuten

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 16, 2006 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu XVI. mendeko idazle frantziarraren esaldia datorkit burura Valentziako estatutu berriaren onarpenaren berria irakurrita: «Denek esan ditzakegu tontakeriak, okerrena sutsuki esatea da». Urte asko daramatzate PP eta PSOE alderdiek hizkuntzaren arloan tontakeriak esaten, inolako logikarik ez duen argudioa defendatzen, Espainiatik kanpo lotsa eta harridura sortzen duen iritzi politikoa izaten, baina, halere, Montaigne-ren esanak...

Read More

Euskal Curriculuma

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 2, 2006 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Carrera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek erronka bikoitzari egin behar diote aurre. Hainbat mahaitan pilatzen diren kudeaketa arazoei ahal zaien neurrian erantzun alde batetik, eta bestetik, ideologikoki edo politikoki interesgarritzat jotzen diren proiektuak abiarazi. Hezkuntza Saila errealitate horretan ere txertatua dago, egunerokotasunari erantzunez edo saiatuz eta, epe ertain eta luzeko hezkuntza proiektuak...

Read More

Zeinu Hizkuntza, hizkuntza ofiziala: aurrerapausu handia

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 25, 2006 in Giza Eskubideak

Karmele Antxustegi Eusko Alkartasunako legebiltzarkidea Bizi garen gizarte honetan hiritar gehienok entzuleok gara eta gutxitan ohartzen gara gorrek, euren minusbaliotasun honengatik, egunez egun jasan behar dituzten arazoez. Entzuleoi hain sinplea eta naturala zaigun entzumenik ezak gorren bizitza osoa baldintzatzen du: Zeinu Hizkuntza erabiltzen dute eta komunikazio-hesi handiak aurkitzen dituzte egunero horren ondorioz. Isilpeko hizkuntza da...

Read More

Itsasargi eta iparrorratza

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 7, 2006 in Giza Eskubideak

Onintza Lasa Urte berri haseretan ohikoa izaten da inguruko eta ez hain gertukoenen artean gure desiorik onenak opa izatea. Musutruk irteten dira. Hori ere kontutan hartzekoa da. Bestelakoa gertatzen da, desio, borondate hoiek mami zehatza dutenean, forma eta edukin bat dutenean. Bete ezean frustrazio handien iturri izan daitezke. 2006 urte atarian gauden honetan, eta 2005 eko azken egunetan etorkizunerako aurreikuspenak eskatu izan zaizkigu...

Read More

- - - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna