Damu da hezkuntza arloan PNVk eta PSEk EAEn murgiltze eredua alboratu izana eta Nafarroan zonifikazioa gainditua ez egotea Eusko Alkartasunak, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna 2023 dela eta, Euskal Herriko herritarrek eguneroko bizitzan eta esparru guztietan euskaraz bizitzeko duten eskubidea ozen aldarrikatu du. Alde horretatik, bereziki deitoratu du hezkuntza-lege berrian EAJk PSEren presioei amore eman izana euskalduntzen ez...
“Amnistia aukera historikoa da 78ko erregimenak estatuko nazioekin burutako iruzur demokratikoa konpontzen hasteko”, defendatu du Idurre Bidegurenek
Senatariak PPri eskatu dio behingoz utz dezala estaturik gabeko nazioen aurkako beligerantzia EH Bilduren senatari eta Eusko Alkartasunako kide den Idurre Bidegurenek esan du Kataluniako prozesuan auzipetutakoen amnistia aukera historikoa dela, 78ko erregimenak estatuko nazioekin burutako iruzur demokratikoa konpontzen hasteko. Alde horretatik, Feijóoren PPri eskatu dio normaltasun politiko demokratikoa oztopatzeari uzteko eta...
Kontseilu Nazionalaren adierazpena Palestinako egoeraren inguruan
- Israelgo Estatua 1948an sortu zen, Palestina okupatu eta 700.000 palestinar beraien lurretatik kanporatu ondoren. - Israelgo gobernuek ez zituzten errespetatu 1948ko akordioak; hau da, Palestinako eta Israelgo bi estatu sortzea. - Palestinako herriak Palestinan bakean eta askatasunean bizitzeko duen eskubideari buruz Nazio Batuek egin dituzten ebazpenak ez dira inoiz errespetatu. - Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideen errespetu faltak...
Eba Blancok amiantoaren biktimentzako estatuaren konpentsazio-funtsa berehala abian jartzeko eskatu du
“Gobernuak hamarkada bat baino gehiago darama biktimak gutxiesten eta konpentsazioa erabat bidezkoa da”, azaldu du Eba Blancok, EH Bilduko parlamentaria, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eskatu du lehenbailehen argitaratzeko amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzea aurreikusten duen errege dekretua. 21/2022 Legeak urtebete darama bete gabe, eta Blancok gogoratu du bitartean, “amiantoak hiltzen jarraitzen duela”. Ildo...
Euskararen aurkako eraso judiziala berehala amaitzea eskatu du Eusko Alkartasunak
Bat egiten du Kontseiluak deitutako azaroaren 4ko manifestazioarekin Eusko Alkartasunak euskararen aurkako kanpaina judiziala berehala amaitzeko eskatu du. Hiru hilabetean hizkuntza-arloko politika publikoen aurka emandako bigarren epaia ezagutu berri ondoren, alderdiak oso larritzat jotzen du egoera. Era berean VOXen salaketa kontuan hartzen duen erabakiaren aurrean Eusko Jaurlaritzak iragarritako errekurtsoa babesten du. Iban Asenjo Euskara,...
Eusko Alkartasunak Estrasburgon parte hartu du Europako Aliantza Librearen (EAL) lehen biltzarrean
Eusko Alkartasunak (EA) gaur eta bihar, urriaren 13an eta 14an, Europako Aliantza Librea (EAL) Europako alderdi politikoak Estrasburgon egingo duen lehen biltzarrean parte hartu du nazioarteko koalizioaren kide gisa. Hitzorduan, batetik EALak 2024ko Europako hauteskundeetarako manifestua onartuko du eta bestetik Spitzenkandidatenerako, hau da, Europako Batzordeko buru izango diren hautagaien zerrendarako proposamenak aurkeztuko ditu. Eba Blanco...