Gazteentzako gazteek kudeatzen dituzten lokalen beharra defenditzen dugu. Gazte hauek Udalak egiten ez dituen edo egin ezin dituen hainbat ekintza burutzen dituzte eta gazteentzat tabernen aurrean alternatiba bat suposatzen dute. Gazteen beharrak benetan ase ditzaketen lokal hauek udaleek bultzatu beharko lituzketela mantentzen dugu.

Bizkaiko Gazte Abertzaleak erakundetik autogestioa eta udalek eskaintzen dituzten aktibitateen aurrean osagarriak diren ekimenak defenditzen ditugu. Betiere, ingurunearentzat eta auzokoentzat arazoak sortzen ez dituztenean, hau da, ingurukoenganako begirunez gestionatzen direnean.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Eusko Alkartasuna