Bizkaiko Gazte Abertzaleak Algortako Aixerrota inguruan kokatuta zegoen Gaztetxearen huste eta erraustearen kontra agertzen da eta bertatik kanporatutako gazteekin bere elkartasuna adierazi nahi du.
Gazteentzako gazteek kudeatzen dituzten lokalen deusezpenaren aurkako gure jarrera adierazi nahi dugu. Gazte hauek Udalak egiten ez dituen hainbat ekintza burutzen dituzte eta gazteentzat tabernen aurrean alternatiba bat suposatzen dute.

Bizkaiko Gazte abertzaleak erakundetik autogestioa eta udalek eskaintzen dituzten aktibitateen aurrean osagarriak diren ekimenak defenditzen ditugu. Betiere, ingurunearentzat eta auzokoentzat arazoak sortzen ez dituztenean. Batzuek ´kontrolkanpoko elementu´ tzat jotzen dituzte gazte hoiek eta desagertarazi nahi dituzte, kanporatutako gazte hoiek ekimena duten gazteak besterik ez dira eta deusezpen politika horren kontra agertzen gara.

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Eusko Alkartasuna