Eusko Alkartasunak gaur goizean Belgikan izandako atentatuak gaitzetsi ditu. EAren ustez ez dago biolentzia justifika dezakeen ideia edo arrazoirik. Alderdiaren ustez munduan dagoen biolentziaren izurria gainditzeko hiru esparru daude: demokrazia, justizia eta elkartasuna.

Eusko Alkartasuna erahildak senitarteko eta lagunei eta zauritutakoei bere elkartasuna adierazi nahi die. Zentzu honetan, atentatuen aurkako mobilizazio guztiekin bat egiten duela adierazi du.