1999 ko azaroaren 21an, Iruñan gure V Biltzarra bukatu genuen. Gure zuzendaritza berritu genuen arlo askotan, gehiengo handi batez, eta azpimarragarrana, lehendakaritza.

Carlos Garaikoetxeak EAren barruan bere militantzian beste plano batetara pasatzeko erabakia hartu zuen, eta niri eman zidaten lehendakaritza izateko erantzunkizuna.

Honen inguruan gogoeta asko egin dut, batez ere azken egun hauetan.

Argi dago batzuk ez nindutela ikusi fase berri honetan, beste batzuk berriz, apostu berri honetan ere konfidantza ematen zidatela adierazi zidaten.

Batzuri eta besteei nire esker ona. Lehenengoei, oztopo esta zailtasunak gainditzeko dugun gaitasuna erakutsi didatelako. Bigarrenei, bihotzetik eta arrazoitik emandako konfidantzagatik.

Baita ere, nola ez, zuzenenan nirekin lan egin dutenei eman nahiko nizkieke esker ona: Lehenik eta behin, Carlos Garaikoetxeari, errespetu handienetik, gertu egon delako entzunez, eritzia emanez, bere herri ikuspegia azalduz.

Haseran egingo dut, normalean bukaeran egiten den eskertza atala, eta eskerrak eman nahiko nizkieke baita ere, aurreko biltzarrean onartutakoak aurrera eramateko lanean aritu diren pertsonei. Batzorde Eragileko Rafa Larreina, Begoña Lasabaster, Onintza Lasa, Javi Caño, Inmaculada Boneta, Joseba Azkarraga, Nekane Alzelai, Peio Irujo, Martin Aranburu, Gorka Knörr.

Batzar Nazioaleko kideak, Bermapide Batzordea, Kontuak Arakatzeko Batzordea, eta Udal, Batzar Nagusi, Legebiltzar eta hainbat erakundetan dauden guztiei.

Orain lau urte, Biltzarra bukatu eta astebetera, ETA-k su etena hautsi zuen, lur jota utzi zituen gure pake prozesurako itxaropenak. Nahiko nuke, Biltzar hau bukatu eta hurrengo egunean, kontrako berria izango bagenu!!!

Hainbat une zail pasa ditugu, PP-k mediatizaturiko komunikabideak, euskeraraen aurkako erasoak, orokortu ezin den arren, eman diren tratu txarren kasuak, euskal erakundeen aurkako eraso gogorrak, botere banaketaren urraketa, eta abar eta abar luzea.

Bainan une onak ere badaude. Gizartearen gehiengoak itxaropena du, gure herriak bizi duen gatazkak irtenbidea duela pentsatzen baitu, pake eta elkarrizketaren bidetik. Burujabetza edo burujabetzaren exijentzia, autodeteminazio eskubidea….

Gizarteari kanpaina asko eskeini dizkiogu, eta zerbait aipatzearren, elkarrizketa, giza eskubideen defentsa.

Eusko Alkartasuna ezinbestekoa izan da, eskubide nazionalen exijentzia momentu honetan dagoen bezala egoteko, irmo defendatu bait genituen gure eskubideak beste jarrera epelagoen aurrean. Argi ikusi da hau gizartean, Eusko Legebiltzarreko eztabaidan.

Beraz, ikusten duzuenez, askotan aurrera egiteko zailak ziruditen ideiak defendatu ditugu, bainan orain hor daude.

Beti defendatu ditugu argi eta garbi gure identitate zeinuak, beste batzuekin negoziazioetan, alderdiko eguneroko ekintzetan, etab. Eta denbora guztian, Batzar Nazioanalaren onespenarekin kontatu dugu, alderdiko organu gorenaren onespenarekin.

Gure ideien aurkako erasoen aurrean, gure herriari erantzun leiala eman beharraren erresponsabilitateagatik Batzar Nagusiak bilera asko izan ditu.

Egoera honetan, honen aurrean, EA-ren zuzendaritzatik, postura garbiak mantendu ditugu:

- Lehentasun osoz, autodeterminaziaren inguruko defentsa.
- Eusko Alkartasunaren proiektu propioa, radikaltasun demokratikoz, naziotasunean eta sozialdemokraziari dagokionean.
- Elkartasuna ez gure herriarekin bakarrik, baita inguruko eta urrutiagoko herriekin, Katalunia, Mallorka, Aragoi etota bretoi, korsikar, edo zerdeñakoekin esaterako, askorekin, baita proiektu politikoak konpartitzeko ere. Edo elkartasuna, baita ere, munduko beste herriekin, hemen dugu adibide bat, esateko Saharauiekin.

Jatorria: Begoña Errazti