AuBren ekitaldiaren debekatzea deitoratzen du eta hiritarrei ETAk diona jakitearen eskubidea ukatzea “akats bat eta informazio eskubideari eraso bat dela” dio.

Justizia sailburuak, Joseba Azkarragak, gizarteari “berrarmatze demokratiko” bat egitera bultzatu zuen, Estatuko botereetatik ideologia abertzaleei egiten zaizkion jazarpen guztiengatik. Modu honetan Espainiako Fiskaltzak ETBrekin hartutako jarrera ETAren bideoaren emisioaren inguruan, bertan borroka armatuarekin jarraitzeko ideia isladatzen zuelarik; Azkarragaren esanetan “hiritarrei ETAk diona jakitearen eskubidea ukatzea akats bat izateaz gain informazio eskubidearen eraso bat ere bada”. Bide batez, AuBk Donostian zuen ekitaldi politikoaren debekatzea deitoratu zuen, “transmititu behar zena ideiak zirelako”.

Honen inguruan, Eusko Jaurlaritzak ekitaldi hauek debekatzera behartuta dagoela esan zuen nahiz eta honekin ezados egon, batak bestearekin zerikusirik ez duela adieraziz.

Azkarragak, Zumaiako kanpainiako mitin batean parte hartu zuelarik bertako EA/EAJ-PNVko programa elektorala aurkezteko, egoera korapilatsu baten existentziaz mintzatu zen, “haiek terrorismoa edo biolentzia izan beharrean beriziki jarraitzen dutena, ideiak direlako”. Horregatik, egoera honen aurrean, gizarteak eta bere botereak, eremu judizialean, politikoan eta komunikabideetan bertan erantzuna eman behar diote.

Gaur egun, ideiak eta asmoak erasotzen direnean, horregatik hasten bada ere, egoera askoz ere konplexuagoetan eta larriagoetan bukatu daitekeela esan zuen. Honen aurrean, ixiltasuna, erasotzaileak kide izan dezaketen ixiltasuna izan daitekeelako, eta hori onartezina da.

Azkarragaren esanetan, ETAren azkenengo adierazpenak argi utzi dutena dela, urdurien jartzen direnak su-eten baten aurrean, alderdi popularra (PP) eta alderdi sozialista direla (PSOE). Honekin argi erakutsi dute biolentziaren bukaera ez dela haientzako lehentasunezko helburu bat, baizik eta gehien arduratzen dituena abertzaletasun demokratikoaren ideiak direla.

Estatuko Fiskalia Orokorreko erabakiaz ETBko zuzendaria bertaratzeko kontuaren inguruan, ETAko bideoaren emisioaren ondorioz, sailburuak honakoa adierazi zuen: “komunikabideei, errealitateari buruz mintzatzen debekatzea Estatuari falta zitzaion boterean eskuhartzea suposatzen du, kasu honetan, Botere Judizialean”.

Bere ustetan, elkarrizketa, berri bat da, “agian hiritarrak beste berri baten zain zeuden baina ETAk dioena jakitea guztion eskubide bat izan beharko litzateke, eta oso akats handia da informazio eskubidea ukatzea”. Honengatik guztiagatik, Estatu Espainolak eskubideak eta askatasunak erasotzen dituela baieztatu zuen, eta bide batez informazio eskubidea; hala ere, tamalez, egoera hauei ohituta gaudela aipatu zuen.

Azkenik eta PSE-EEko idazkari orokorra Patxi López-en dimisio eskakizunari “sistemaren agitatzailea eta Zuzenbidezko Estatua kolokan jartzeagaitik” Azkarragak oso gauza ohikoa dela hauteskunde kanpainian horrelako astakeriak eta tontakeriak esatea erantzun zion. Okerrena, Azkarragaren esanetan, hauteskunde kanpainian zein kanpainiatik kanpo esaten dituela da, “horrekin agerian uzten duelarik bere maila intelektuala zein politikoa”.

Bere esanetan, eskubide eta libertateen ukapenaren ondorioz, “Patxi López-ek beste alde batetara begiratzen badu eta soilik mezularia kritkatzen baldin badu, bere maila politikoa eta morala agerian uzten du”.

Jatorria: Joseba Azkarraga