EAko Batzorde Eragileak astelehenean eginiko bileran aukera hau aztertu zuela adierazi du

Justizia sailburuak, Joseba Azkarragak, ezker abertzalea udal bizitzan inplikatzeko bideak bilatzearen aldeko gogoa adierazi zuen, batez ere gehiengo osoa lortu duten herrietan. Bere esanetan, herri horietan “distortsio egoera” bat ematen ari da.

´Hauteskundeetan aurkeztera debekatzen zaienean ilegalitate egoera bat eman´ da, hitz hauek Donostian aipatu zituen, Tratamendu Termikoen IX. Kongresuan. ´Guri legalitate hori berrezartzea ezinezkoa egiten zaigunez, konpetentziarik ez izatean, behintzat egoera konplexu hau erdi konpontzeko ahalegin kementsua egitea badaukagu´. Aukera hau, Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak astelehenean ospatu zuten bileran eztabaidatu zutela esan zuen.

Azkarragak bestalde, ezker abertzaleko pertsonak izan daitezkeela dio, hauteskunde kanpainia bitartean Nafarroan batez ere EAko hautagaiei telefono b¡tartez mehatxuak jaurti dizkietenak.

Hala ere, guzti honen errua ezin zaiola soilik eta bere osotasunean AuBri leporatu gaineratu zuen, burugabetuak leku guztietan topatu daitezkeelako.

Jatorria: Joseba Azkarraga