Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak arbuiatu egin du Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohiari zigorra etxean betetzeko baimena ematea. Haren berbetan, ´PSOErentzat bi terrorismo mota daude; bat ona, Estatuak egiten duena, eta bestea txarra, ETAk egiten duena´. Eusko Legebiltzarreko pasilloetan Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak hartutako erabakia gogor salatu du Azkarragak.

Justizia sailburuak PSOEri galdetu dio Galindorekin hartutako neurria ote den espetxe-politikan sozialistek izango dute jarrera. ´Galindo espetxetik atera izanak argi eta garbi adierazten du Alderdi Sozialistarentzat bi terrorismo daudela: Estatuaren terrorismo ona, eta Galindo da horren adierazle; eta terrorismo txarra, ETAk egiten duena. ETAk ere gaixo dauden presoak ditu baina beste tratu bat du Estatuak haiekiko´.

Jatorria: Joseba Azkarraga