Bere esanetan, Estatuko fiskal nagusiaren hitzek pentsarazten diote “askatasunen sistema bera egun arriskuan dagoela”. Justizia, Enplegu eta Segurtasun sailburu Joseba Azkarragak baieztatu du Estatuko fiskal nagusi Candido Conde Pumpidok egunetik egunera adierazpen okerragoak egiten dituela eta “kezkagarritzat” jo du duen ardura handia dela-eta.

Sailburuak agertu du edozein aukera politikok duela hauteskundeetan aurkezteko eskubidea eta “kezka” azaldu du Ministerio Publikoko arduradun nagusienaren adierazpenak direla-eta.

“Egunetik egunera adierazpen okerragoak egiten dituen gizona dela uste dut”, adierazi du. Bide berean, berriz agertu du “astakeria politikoa eta zuzenbideari dagokionez aberrazioa” dela sinaduren bitartez Aukera Guztiak plataformaren ekimena babestu zuten pertsonak ikertzea. Bere hitzetan, horrek pentsarazten dio “askatasunen sistema bera egun arriskuan dagoela”.

Jatorria: Joseba Azkarraga