Guztira, Euskadin 2.150 enpresak Balio Erantsi Gordineko 336.000 milioi pezeta sortu zuten, 53.852 enplegu izanik, enpleguaren % 6,5 Joseba Azkarraga
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak kooperatiba-erakundeek Euskal
Autonomia Erkidegoan bertan zein gure erkidegotik kanpo betetzen duten eginkizuna
nabarmendu du, ‘lanaren, bultzadaren eta berrikuntzaren erreferentzia baitira’.
Azkarragak elkarlaneko enpresek Euskadin gaur egun duten garrantzia eta etorkizunean
izango dutena azpimarratu ditu.

Vitoria-Gasteizen, Euskadiko Elkarlaneko Kooperatiben Federazioaren Biltzarra
inauguratzean, Azkarraga sailburuak berretsi egin du Administrazioak ekonomia
eta gizarte egitura horri ematen dion babesa. ‘Dudarik gabe -azpimarratu
du? etorkizunari begira erronka berriak ditugu, bai arauen arloan zein kooperatiba
berriak sustatzeko eta enpresa eta ekonomia mailan daudenak sendotzeko, baina
seguru nago lankidetzan arituz gero, euskal lan-kooperatibismo indartsuagoa
eta sendotuagoa lortuko dugula’, esan du Azkarragak.

Justizia eta Lan Sailak Gizarte Ekonomiari zuzendutako zenbait laguntza-ildo
ezarri ditu, enpresen lankidetza, laguntza teknikoa eta kooperatiba-elkarteetako
langileen berrikuntza hartzen dutenak. Gizarte Ekonomiako enpresetan ?kooperatibetan
eta lan?sozietateetan? bazkideak sartzeko ezarritako programaren bidez, Sailak
1.432 sozietate-kontratu berri diruz lagundu ditu, elkarlanekoak ez diren kooperatibetako
lan-bazkideenak eta nekazaritza-kooperatibetan bazkide-sarrera barne, betiere
langabezian dauden pertsonak elkarlaneko kooperatibetan txertatze aldera.
Horri dagokionez, Azkarragak azaldu duenez, ‘kooperatibetako enpleguen
hazkundea ere garrantzitsua da eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzu aukerengatik,
baita kooperatiben garapena gaurkotzen eta sustatzen dituzten arau-eremu berriak
ezartzeko egiten duten ekarpenarengatik ere’.

EUSKADIKO ENPLEGUAREN EHUNEKO 6,5

Gizarte Ekonomiaren 1999-2000 aldiko kontuetan ikusten da kooperatiba?munduak
zer eragin duen Euskadiko ekonomia-sarean. Hala, kontu horien arabera, azken
urte horretan sektoreak 2.150 enpresak osatzen zuten, Euskadin 2.618 lantokiak
zituelarik; guztira, 53.852 enplegu biltzen zuten eta Balio Erantsi Gordinaren
(BEG) 336.000 milioi pezeta sortu.

‘Euskal Autonomia Erkidegoaren Balio Erantsi Gordinaren ehuneko 5,6 eta
enpleguaren ehuneko 6,5, hain zuzen ere; enplegu hori, batez ere industria arlokoa
da, jakina’, esan du Azkarraga sailburuak. Gaur egun badaude 385 enpresa
federatu, zeinek EAEko kooperatibetako bazkide-langile gehienak hartzen baitituzte.

Jatorria: Eusko Alkartasuna