Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Bartzelonara joango da bihar Nuria de Gispert Kataluniako Generalitateko Justizia eta Barne sailburuarekin lan-saio bat egiteko.

Azkarraga eta De Gispertez gain, Esther Larrañaga EAEko Justizia sailburuordea, Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria, Jaime Amat Kataluniako Justizia eta Barne Saileko idazkari nagusia eta Ramon Pares Generalitateko Espetxe Zerbitzuetako, Birgaitzeko eta Gazte Justizia arloko arduraduna egongo dira bileran.

Kataluniako Generalitateko espetxe politikaren kudeaketan eta zuzendaritzan izandako esperientzia eta presoak birgaitze eta gizarteratze aldera egindako programak eta jarduerak izango dituzte aztergai biharko topaketan, non Brianseko espetxera eta Terrasako espetxe-ospitalera joango diren bisitan.

Kataluniarako bisita hasi aurretik, Azkarragak berriro salatu du ´´Espainiako Gobernuaren jarrera itxia´´, ez baitio uzten Eusko Jaurlaritzari espetxe gaien gaineko eskumenak bakarrik gauzatzen, nahiz eta Gernikako Estatututuko 10.14 artikuluaren arabera, adingabekoak babesteko eta tutoretzapean izateko erakundeen, espetxeen eta gizarterako zentroen antolakuntzan, erregimenean eta funtzionamenduan esklusibitatea du Jaurlaritzak.

Dena den, Justizia sailburuak ziurtatu duenez, ´´Espainiako Gobernuak behin eta berriro eta nabarmen Estatututua urratzen duen arren, euskal administrazioak jarraitu behar du beste administrazio batzuekin informazioa trukatzen eta lankidetzan, bere ardurak gauzatzeko egoera hoberenean egiteko´´.
Jatorria: Joseba Azkarraga