Enpresa ertain eta txikiei zuzendutako Larrialdi Planei buruz OSALANek argitaratutako gidaliburuaren aurkezpena Gaur goizean, Joseba
Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak
azaldu duenez, ‘lan-arriskuen prebentzioa eta kudeaketa guztion lana da,
enpresaburuena zein langileena’. OSALAN?Lanerako Segurtasun eta Osasunerako
Euskal Erakundeko arduradunekin batera, Azkarragak lantoki bakoitzaren premiei
egokitutako larrialdi-plana egiteko oinarrizko gidaliburua aurkeztu die, Barakaldon,
enpresa txiki eta ertainetako bostehun enpresabururi.
OSALANeko, alegia,
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren baitan dagoen
Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko, MAPFRE eta LEIA fundazioetako,
KELAN Sozietate Mugatuko eta ONDOAN Kooperatiba Elkarteko eta MCC Mondragón
Corporación Cooperativa taldeko teknikariek osatutako lan-taldeak enpresa
txiki eta ertainetan larrialdietako plan integratuak (Ingurumena eta Prebentzioa)
garatzeko gidaliburu praktikoa egin du.
OSALANek Barakaldon
duen egoitzan antolatutako aurkezpen-jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Justizia,
Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, Joseba Azkarraga, izan da. Bertan, Iñaki
Galdos OSALANeko Osalaneko kudeatzaile-zuzendariarekin batera, berriro ere azpimarratu
du enpresen kudeaketan prebentzioa sartu beharra. ‘Horretan denok hartu
behar dugu konpromisoa: enpresek, langileek, sindikatuek eta Administrazioak,
guztion onerako baita. Gure biziak, gure osasuna eta gure gizartearen eta gure
herriaren aberastasuna lortzeko erak horren baitan daude’, esan du Joseba
Azkarragak.
Gaur aurkeztutako
gidaliburuak bi alde ditu: Kudeaketa Gida, Larrialdi Plana egiteko, ezartzeko
eta gaurkotzeko betebeharrekoak definitzen dituena; eta, bestetik, Gida Teknikoa,
proposatutako jarduerak egiteko behar diren lanabesak eta metodologia biltzen
dituena.
Kudeaketa Gidako
atal bakoitzari pareko sekzioa dagokio Gida Teknikoan, zeinean kasuan kasuko
jarraitu beharreko urratsak azaltzen baitira, zehatz?mehatz eta adibide eta
guzti azaldu ere. Eranskinak jasotzen dituen kapituluak osatzen du gidaliburua;
bertan hiztegiaren eta lege-erreferentzien zerrenda ez ezik, hutsik dagoen Larrialdi
Planaren formatu bat ere jasotzen da, baita fikziozko enpresa batean ezarritako
planaren adibidea eta enpresa txiki eta ertainetan larrialdiak kudeatzeko sistemak
ezartzeko prozedura ere.
Lan sailburuak
animatu ditu Barakaldon elkartutako 500 profesional inguru euren faktoriak eta
lantokiak ingurumen eta prebentzio arloetan eguneratzen ahalegin dezaten. ‘Agian
?esan du Azkarragak? firma sortu berriek errazago izango dute hasieratik arriskuei
aurrea hartzeko sistema modernoak sortzean, baina baliteke lan hori uste dugun
bezain latza edo zaila ez izatea. Gero eta enpresak gehiagok ezartzen ditu eta
ziurtatzen ingurumenaren gaineko kudeaketako eta lan-arriskuei aurrea hartzeko
sistemak’.
Gidaliburu berriak
Euskadiko enpresa ertain eta txikietan piztutako arreta agerian geratu da, jardunaldira
joandako partaide kopuru eta partaidetzagatik; beste erkidego batzuetatik etorritako
enpresaburuek ere parte hartu dutelarik.

Jatorria: Eusko Alkartasuna