´Ideien konfrontazio demokratikoa´ egingo da Espainako gobernuak proposamena errefusatzen badu Joseba Azkarraga (EA) Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuaren ustez, Zapaterok eman duen erantzuna ikusita, “arazoak konpontzeko beste aukera bat galduko da”. Jaurlaritzaren lehendakariari ETAri erakutsitako errespetu bera izateko eskatu dio Zapaterori Eusko Alkartasunako buruzagiak. “Aurrez euskal alderdien artean akordioa lortzeko eskatu du, baina 2004an Estatutu Politiko berriaren proposamena onartu genuen Eusko Legebiltzarrean eta ez genuen Kongresuan eztabaidatzeko aukera txikiena ere izan”.
Jatorria: Joseba Azkarraga