Unai Ziarreta EAko presidenteak adierazi du Gorenaren epaiak Eusko Legebiltzarrari eta botere banaketari eraso egiten diola. Haratago joan da Ziarreta: ´Erabakiak argi uzten du loturarik gabeko euskal sistema judizial propio baten beharra, eta inor baztertu barik elkarrizketa politikoa abiatu behar dela´. EAko presidenteak ohartarazi du Autxa auziko epaia ´gure autogobernuaren aurkako beste eraso bat´ dela, eta gogora ekarri du lehendakariaren aurkako auzia. ´Gure erakundeen alde´ lelopean 18:00etan abiatuko da manifestazioa larunbatean, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza zabala izango da bertan, Ibarretxe buru izango dela
Jatorria: Unai Ziarreta