60 eskualde eta estatu gabeko nazioek eta Europako Batzordearen hainbat ordezkari parte hartu dute ‘Erabateko arrakasta’, horrela aipatu
da Gorka Knörr-ek, EAko idazkari nagusiak, Eusko Alkartasunak Bruselan
daukan bulegoak Europako Parlamentuan Europako Autonomia Fiskalari buruzko lehenengo
seminarioa bukatu eta gero. Bertan Manu Beldarrain, EHUn Herri-Ogasunako irakaslea,
Antonio Creus, Cuatrecasas bulegotik eta Gorka Knörr, Europako Parlamentari
oia eta Eusko Legebiltzarreko lehendakari ordeak hizlari egon dira. Lau Foru
Aldundiko sistema, hau da, kontzertu eta konbenio ekonomikoak, eta baita Europan
zehar autonomi arlo honetan autonomi zabala daukaten beste estaturik gabeko
nazioen sistemak aztertu dira baita, hau da, Eskoziakoa eta Flandriakoa. Azkeneko
hau, Belgikako konstituzioaren eraldaketari esker asko sakonduta.
Gorka Knörr-en arabera ‘Europako Batzordeak
Euskal Herriko lau Aldundien fiskal sistemaren kontra ezarritako errekurtsoak
argi uzten dute Kontzertu eta Konbenioaren arazorik larriena Europan hauen ezagutzagabetasuna
dela’. ‘Gure autonomi fiskala estatu bat daukan autonomi bezalakoa
da, baina arazoa zera da, gu ez garela estatu bat eta ezin dugula gure sistema
behar den bezala defenditu’, azpimarratu du Knörr-ek. Ekitaldi honekin
Eusko Alkartasunak informazio kanpaina bat hasiko du Europan, Europako Batzordearekin
zenbait entrebista, informazioa argitaratuko da eta gaur bertan www.fiscalautonomy.info
web orria aurkeztu da, Euskal fiskal sistemari buruzko informazioa zabaltzeko.

180 pertsona baino gehiago parte hartu dute arratsaldeko
seminarioan. 60 eskualde edo estaturik gabeko nazioak, Europako Batzordeko zenbait
goi kargu, Eskualdeen Komitea, Europako Eskualdeen Asanblada, Europako ekialdeko
estatu batzuk (Romania, Lituania, Txekia edo Bulgaria) eta beste kontinenteen
herrien ordezkariak (Kanada eta Indonesia) hurbildu dira gaur Europako Parlamentura.

Jatorria: Eusko Alkartasuna