Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak (EA) bidaia instituzionala abiatuko du astelehenean Argentinara, Boliviara eta Perura. Buenos Airesera joango da aurrena, eta Maiatzeko Plazako Amonen Elkarteak antolatutako mintegi batean parte hartuko du. Euskal gatazkari buruzko hitzaldi bat ere emango du La Platako unibertsitatean.

Boliviara joango da handik eta autonomiari buruzko hitzaldia emango du Santa Cruz de la Sierrako unibertsitatean.

Hilaren 17an Perun izango da. Cruzco eskualdeko lehendakari Hugo Gonzalezekin bilduko da, besteak beste.

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Joseba Azkarraga