Europako Parlamentuak gaur eztabaidatu du aldaketa klimatikoak ekarriko dituen ondorioak ekiditeko plan bateratu bat Europar Batasuna eta garapenean dauden herrialdeen artean. Bertan, hirugarren munduko herriek arazo konkretuei aurre egiteko modu zehatzak aztertu dira, hala nola, itsas mailaren igoera, basamortutzea edo ingurugiro zikloen aldaketa, beste hainbaten artean.

Gaiari ekinez, Mikel Irujok, Eusko Alkartasunako eurodiputatuak eta garapen batzordeko kideak aipatu du “basamortutzea oso garestia da, baina ez soilik ekonomikoki, izan ere biodibertsitatearentzat sekulako meatsua suposatuko luke, honek ekar ditzaken goseteak ere aintzat hartuz, izan ere herri askok ezingo lukete nekazal produktuen galerari aurre egin”.

Batzarraren ildo nagusia aldaketa klimatikoaren aurrean garapenean dauden herrien egoera zaila izan da. Mikel Irujok, ordea, argi utzi nahi izan du ” basamortutzeak ez dakar soilik herri txiroentzako gosetea eta heriotza, gu guztiontzako arrisku ikaragarria da, izan ere gudak, gizarte istiluak, ezegonkortasun politikoa eta migrazio oldeak eragingo ditu. Eta honek guztiak mundu osoko sistema hankaz gora jarriko luke”.

EAko eurolegebiltzarkideak egin dituen proposamenen artean, badago “autofokalizazio neurria; esan nahi baita, aurrera eraman beharreko ekintzak bertan bizi diren jendearekin garatu behar dira, euren beharrak eta zailtasunak aintzat hartuz, eta eurek bertan garrantzitsuak eta batez ere egiztagarriak direla ziurta dezaten”.

Jatorria: Mikel Irujo