Nerea Martinez, EH Bilduko batzarkideak eta Arabako Batzar Nagusietako Mahaiko presidenteordeak erakundeak Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari Covid 19ak sortutako osasun krisiak diru-bilketan duen eraginari buruzko txostena bidaltzea proposatu du. Gainerako alderdi politikoekin ez adosteko dinamikari jarraituz, EAJk uko egin dio hain herritarrengan eragin handia duen gaia adosteari.
Elkarrekin Podemosen ekimena babestu du EH Bilduk, LHEKri ekonomia, finantza eta aurrekontu arloan diru-bilketaren beherapenak dituen ondorio negatiboei aurre egiteko. Eta Arabak organo komunera bidaliko dituen datuak talde guztien artean adosteko beharra gehitu du: talde guztien artean baita eragile sozial eta sindikalen laguntzarekin ere, errealitatean oinarritu daitezen.
Arabako Foru Aldundiaren arabera, diru-bilketaren galera 82 eta 100 milioi euro artekoa izango da. “Gauden egoeran datu horiek aldatzen joatea normala da, baina Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde guztiekin partekatu” behar direla aldarrikatu du Nerea Martínezek.
MTZ