Giza eskubide guztiak pertsona guztientzat Eusko Alkartasunak duela hamar bat urte garatu zuen kanpaina baten lema izan zen. Ondoren, sarri erabili da gure herrian. Bortxakeriekin dugun historia dela eta, giza eskubidak biolentzia horiek urratu zituzten eskubideekin lotzera jotzen dugu. Baina giza eskubideak askoz ere gehiago dira.

Krisi ekonomiko eta finantzarioarengatik beharrik oinarrizkoenak beteta ez dituen hainbat pertsona ditugu inguruan. Etxebizitza duina, argindarra, osasun zerbitzua,… horiek ere giza eskubideak dira. Horregatik, Eusko Alkartasunaren ustez, erakundeen jardueraren hildorik garrantzitsuenak horiek bermetzea izan behar du.  

Ondorengo enlazean EH Bilduk gaurko egunari buruz egin duen adierazpena duzu. https://ehbildu.eus/eu/albisteak/10965-denontzat-diren-giza-eskubide-guztien-alde