Aro bat markatu duen gizonaren heriotzagatik samina adierazi nahi dugu. Ezberdintasunen gainetik, osasungintza, hezkuntza edo elkartasun arloetan egin dituen ekarpenak eskertzen dizkiogu. Era berean, eta subiranotasunaren ikuspegitik, enbargoaren aurka aurrera eraman duen borroka azpimagarria dela uste dugu.