Ian Hudghton, SNPko presidentea, Eskoziako independentziaren aldeko erreferenduma bultzatu duen alderdiaren presidenteak, Euskal Herria Bilduri babesa agertu dio.

SNP Eusko Alkartasunako kidea da ALE koalizioaren barruan, Europar Batasuneko estaturik gabeko nazioak biltzen dituen koalizioan. Ian Hudghton, alderdiko presidenteak Euskal Herria Bilduri babesa agertu dio honako testuaren bidez:

Euskal Herriko independentistak agurtu nahi ditut Scottish National Partyko (SNP) presidente bezala.
Independentzia esan nahi duena da gure herriak, Eskozia eta Euskal Herria, oparo eta normalagoak egitea da, Europar Batasunaren barruan. Batez ere, erabakiak gure etxean hartzeko aukera izatea esan nahi du, eskumen guztiak dituen Gobernuaren bidez; eta era berean, nazioarte mailan ordezkaritza osoa izateko aukera ere esan nahi du independentziak, adibidez, Europar Batasunean.
Eskozia eta Euskal Herrian bizi diren pertsonak beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko egokienak direla begi bistakoa da. Horregatik bi urte barru independentziari buruzko erreferenduma egitea desiratzen gaude.
Gure herrientzako subiranotasun osoa lortzea gure aukera da, herri bezala dugun eskubidea da eta, horregatik, Euskal Herria Bilduri onena opa dizuet.
Gure herriak independentziako eredu normalizatu batera eramateko aukera dugu, zuek hurrengo hauteskundeetan eta guk gure erreferendumean. Horrela guk geuk gobernatuko dugu gure burua, ahalik eta hobekien, eta nazioarteko beste aktoreekin berdintasun mailan egongo gara. Unea iristeko desiratzen nago.

 

 

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Eusko Alkartasuna