Desgaitasuna duten pertsonak, bereziki polio gaixoak edo pospolio sindrome dutenek aurretiko erretiroa hartzeko baldintzak malgutzeko akordioa posible egin du Idurre Bideguren, EH Bilduko senatariak aurkeztutako zuzenketa. Euskal Herriko polio elkarteekin landutako ekimena eraman du Bidegurenek Senatuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordera, eta oso emaitza ona lortu du haientzat.

Mozioak azaroan Toledoko itunean adostutako neurrien izpirituari erantzuten dio, eta “hitzetatik ekintzetara pasatzeko azken bultzada izatea” espero du Bidegurenek; izan ere, senatariak azaldu duenez, “desgaitasuna duten pertsonen artean oso gutxi dira aurretiko erretiro lortu ahal izan dutenak, behar diren baldintzengatik. Orain legedia aldatuko da polioaren eragina duten pertsonen ezaugarri propioak kontutan hartzeko”.

”Polio gaixoek eta postpolio sindromea dutenek urte askotan jasan duten arduragabetasuna, ahanztura eta diskriminazio iraunkorrarekin” amaitzearen bidean aurrerapausoa izan nahi du ekimenak. Gutxieneko kotizazio-aldia osoan zehar % 45eko edo gehiagoko desgaitasuna mantentzeko derrigortasunak praktikan aurretiko erretiroa eskatzeko eskubidea ukatzen die pertsona horiei, eta “adinean aurrera egin ahala lana egitea gero eta gehiago eragozten duen gaixotasuna dela kontutan izanda, aurretiko jubilazioa hartzeko orduan 45eko desgaitasun hori aitortua izatea” izan behar dela uste du EH Bilduk.

IMG-20190530-WA0011