Petronor enpresaren edozein industri egitasmo berriren garapenak, ingurumena errespetatu eta dagokion ingurumen araudia bete beharko duela ohartarazi zien Unai Ziarreta EA Eusko Elkartasunako lehendakariak atzo Petronorreko buruei. Enpresak koke planta bat irekitzeko asmoa du Muskizko findegian, baina,Udalak eskatutako txosten batek dio enpresak, jarduera baimenik ez duela. Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimen bateratua esleitu edo ez erabaki behar du apirila bukatu aurretik eta, irregulartasunen jakitun izanik ere, baimena emango dion beldur da koke plantaren aurkako koordinadora.

Enpresak Muskizen duen findegian bildu ziren atzo Ziarreta, Esther Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua eta Gontzal Riancho Muskizko alkatea Petronorreko buruekin. Enpresak egin nahi dituen egitasmoei, fintze instalazioen kalitateari eta ingurumen kudeaketari buruzko informazioa jaso zuten.

Jatorria: Unai Ziarreta