Ondarroako bizilagunei elkartasuna adierazi die Eusko Alkartasunak KamiƱalde kale osteko kale-hegalak behera egin eta gero. Egoera hori nahikoa txarra izanda gainera, lagun askori eragiten dielako, horri atzo izandako lan istripua gehitu behar zaio, bi langile hilda gertatuta.
Egoera latz honetan, Udal Gobernuari babesa adierazi dio Eusko Alkartasunak, egoera zail honetan egiten ari den lanagatik, eta ardura eta azkartasuna exijitu dio Eusko Jaurlaritzari, bere etxea utzi behar izan dutenek ahalik eta egoera erosoan egon daitezen.
Era berean, lan istripua nola eta zergatik gertatu zen ikertzea eskatu eta deitu diren mobilizazioekin bat egin du Eusko Alkartasunak.