Altsasuko atxiloketak Estatuak Euskal Herriko normalizazio soziala eta elkarbizitzaren eraikuntza oztopatzeko saiakerak direla adierazi du Eusko Alkartasunak.
“Liskarra izan dena terrorismoaren gertakaritzat hartzea –biolentziaren edozein forma gaitzesgarria den arren- herri hau iraganaren parametroetan mantentzeko Estatuak duen estrategiaren barruan kokatzen da”, baieztatu du Eusko Alkartasunako idazkari nagusi Pello Urizarrek. Modu berean, Urizarrek gogoratu du nola lehen momentutik gertakari biolentoen erantzule bezala salatutakoek epailearen aurrean agertu eta normaltasun guztiarekin adierazpenak egiteko beraien prestutasuna adierazi zuten: “Gertatzen dena da, Estatuko instantziek gertatutako errealitatetik haratago eraman nahi dutela eta, tamalez, epailetzaren laguntza dute”.