Nazio Batuen Erakundearen Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen batzordearen irizpena bete dezan eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Maider Otamendik gaur egin Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Erizpena iazko ekainekoa da eta inor ez dela bizilekurik gabe gelditzen bermatzea erakundeen lana dela gogoratzen du.

EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAko kidea den Otamendik defendatu duen Legez besteko Proposamenak zehazki eskatzen du Jaurlaritzak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta Eudelekin Etxebizitza Familiarretik Botatzea dela-eta Larritasun Egoerak Hautemateari buruz sinatutako lankidetza NBEaren testuak dioenarekin gaurkotzeko. Horrek gainera Estatuan bertan gertatutako kasua salatzen du, bertan bi adingabeko kaltetuak izateagatik.

Etxegabetze prozesuan dauden pertsonek neurriari errekurtsoa jartzeko duen eskubidea bermatzea da ekimenaren helburua. Horrela epaileak etxe-kaleratzearen ondorioak baloratu eta Giza Eskubideen Nazioarteko Hitzarmenaren baldintzekin bateragarria den esan beharko du, bizitzeko beste aukera bat bilatuko dela bermatzeaz gain. Edo beste era batera esanda, inor –eta are gutxiago adingabeak edo adinduak- ez dela etxe-kaleratzearen ondorioz kalean geratuko ziurtatzea.