Mikel Irujo EAko bozeramaile eta eurodiputatu Mikel Irujok, D3M eta Askatasuna ilegalizatu dituen Auzitegi Konstituzionalaren helegiteak zeharo gaitzetsi ditu. Irujoren ustetan honek denak erantzule bakarra du: “espainiar estatua”, zeini egozten dion “gatazka politikoa etengabe luzatzea”.

EAko bozeramaile eta eurodiputatu Mikel Irujok, D3M eta Askatasuna ilegalizatu dituen Auzitegi Konstituzionalaren helegiteak zeharo gaitzetsi ditu. Irujoren ustetan honek denak erantzule bakarra du: “espainiar estatua”, zeini egozten dion “gatazka politikoa etengabe luzatzea”. Zapateroren ustetan estrategia honekin benetan gatazkarekin amaitu ordez, kreditu politikoak ematen dizkio, bere benetako helburua lortzen laguntzen dion bitartean: “Orain 10 urte euskal gizarteak martxan jarri zuen Lizarrako trena geratzea”. EAko bozeramaileak, hala ere, “hori ez dutela lortuko” ziurtatu du, “Legebiltzarrean burujabetasunaren indarra sendo agertuko baita “.

Espainiar gobernuak “eskatu bezalako parlamentua nahi duela “salatu du Irujok. ” Ez du gizartearen benetako isla politiko eta soziala izatea nahi, ez zaiolako gustatzen. Eta hori, zeharo antidemokratikoa da”. Sentsu honetan, EAko europarlamentariak gogorarazi du “estatu espainoleko kalitate demokratiko eza geroz eta ezagunagoa egiten ari da nazioarteko mailan, Amnistia Internacionalek edota NBEeko txostengile bereziaren agirietan azaltzen den moduan”. Ondorioz, Irujok uste du ” gero baino lehen, Zapaterok eta estatu espainiarrak bere osotasunean, barkamena eskatu beharko dutela nazioarteko erakundeen aurrean milaka euskaldunen oinarrizko eskubideak urratzeagatik”.

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: EA