Mikel Irujo Mikel Irujo: “Egungo marko politikoa gainditzeko beharrezkoa da giza eskubideetan oinarria duen polo soberanista”

Mikel Irujo, Eusko Alkartasunako bozemaileak esan duenez alderdi abertzaleak bermatuko du erabakitze eskubidea presente egongo delamartxoaren 1eko hauteskundeetan. Era berean, egungo marko juridikoa gainditzeko batasun soberanista beharrezkoa dela berretsi du Irujok.
“Eusko Alkartasunaren esku erabakitze eskubidea datozen hauteskundeetako protagonista izango da”, esan du Mikel Irujok, eta “egungo marko politikoa gainditzeko momentua dela” gainditu du.

“Gatazka politikoa behin betiko konpondu eta egungo marko politikoa gainditzeko helburu bikoitza” lortzeko indar soberanisten batasunaren aldeko apustua berretsi du Eusko Alkartasunak.

Soberanisten batasunak Euskal Herriak hainbat arloetan dituen beharrei erantzunak emango zituen, Irujoren ustez. Izan ere, ordezkari independentistak dioenez, “Estatu espainolaren parte izaten jarraitzeak aukerak galtzea esan nahi du, ekonomikoki eta ongizate sozialaren arloan garatzen jarraitzeko aukerak galtzea”.

Kanpainari buruz “protagonista bakarra politika izatea” espero du Irujok: “ETAk presentzia izateari uko egitea espero dugu”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna