Lorena Lopez de Lacalle, Eusko Alkartasunako Nazioarteko idazkariak ALPE, EALren kide den Aostako alderdi progresistaren Kongresuan parte hartuko du gaur eta bihar.

“Herri guztien Europa. Posible al da?” titulua duen hitzaldia emango du gaur Lopez de Lacallek, bihar, larunbata, egingo den Kongresuaren aurreko ekitaldien markoan.

EALren lehendakari ordeak Europa osatzen duten herrien oinarria duen Batasuna lortzeari buruzko hausnarketa egingo du, egungo Estatuen Europa baino bidezkoagoa izango dela eta errealitatetik gertuago egon dela esanda. Lopez de Lacalle Herrien Europa lortzea posible dela esango du, hori baita EBren proiektu bera mantentzeko giltza. Era berean, Batasuna aldatzeko proiektu hori gizarte justiziaren eskutik joan behar dela ere azpimarratuko du.

Hemen duzu Lorena Lopez de Lacalle, Nazioarteko idazkariak Aostan emango duen hitzaldiaren sarrera.

“Azkar, argi eta ezbairik gabe: Herri guztien Europa posible da. Herri guztien Europa posible izateaz gain beharrezkoa da europar proiektuak etorkizuna izan dezan nahi badugu, edo beste era batera esanda, bere bideragarritasuna arriskuan jarri nahi ez badugu”.

Eta honekin batera, nire hitzartzearen oinarria izango den komentario bat egingo dut: ALErentzat eta ALE osatzen dugun alderdientzat, eraikuntza nazionala aurrerapen sozialaren eskutik doa, aberastasunaren banaketa, gizarte justizia eta nazioarte elkartasunaren eskutik.
Eraikuntza nazionala eta gizarte aurrerapena ezin dira banatu, batak ezin da bestea gabe ulertu. Gure herrientzat bizitza kalitate hobea nahi dugu, demokraziaren kalitate handiagoa; horregatik aldarrikatzen dugu subiranotasuna, gure hizkuntza eta kulturen aitorpena eta bizitza duina izateko eskubidea. Horrek bultzatuko du gure gizarteen hazkundea berdintasunean oinarrituta.
Horregatik, ALE eta bere alderdientzat, europar eraikuntza aurrerapen sozialaren eskutik doa.
Honakoa esan zuen Jean Monetek: “Beti pentsatu dut krisiek sortuko zutela Europa eta Europa krisi horiei ematen diegun konponbidea izango zela”. Baina honakoa ere zehaztu zuen: “Gizakiek beharraren kasuan baino ez dute aldaketa onartzen eta krisian baino ez dute beharra ikusten”.
Bi krisi ditugu: Brexitarena eta “errefuxiatuen krisia” deitu dena, baina hori krisia baino Europaren arazo estrukturala da. Ba bi krisi horiek Europarentzat berriak diren bi kapituluetara garamatzate: desberdintasunena urkako borroka eta inoiz egin ez den prozesu konstituziogilera.

Eraikuntza nazionala eta gizarte justizia binomioan gaude berriro. Eta lan handia egin behar dugu gaur Europan garaitu den diskurtsoari aurre egiteko. Horretan gaude”.