Lorena López de Lacalle, Eusko Alkartasuneko Nazioarteko Politikako idazkaria, aukeratu dute berriro Europako Aliantza Libreko (EFA ingelesez) presidente, europar alderdiak Las Palmas Kanaria Handikoan egin duen Batzar Orokorrean. Lopez de La Callerekin batera, Europako alderdi independentista eta subiranistetako beste 14 kide egongo dira zuzendaritzan, hoien artean Jordi Solé Esquerrako eurodiputatua Idazkari Nagusi bezala errepikatzen.

EFAko presidenteak adierazi duenez, europar alderdiak tresna eta pertsona egokiak ditu hurrengo erronkei aurre egiteko; besteak beste, 2024ko Europako Parlamenturako Hauteskundeak eta lehen aldiz zerrenda transnazionalak aurkezteko aukera.

López de Lacalle EAko bigarren ordezkaria da EFAko presidentzian, izan ere, 90. hamarkadan Carlos Garaikoetxeak zuzendu zuen autodeterminazioaren aldeko alderdi europarra.