Maiorga Ramirez EH Bilduko Nafarroako parlamentariak liburutegiek zerbitzu publiko gisa duten garrantzia eta garai berrietara egokitzeko beharra defendatu du.

Liburutegiak herritarrak arlo digitalean trebatzeko gune gisa bultzatzeko xedearekin PSNk aurkeztutako mozio baten eztabaidan, Maiorga Ramirezek Gobernuko kideei eskatu die proposamen horiek ere hurrengo aurrekontuetan lekua izatea. “Praktikan gauzatu behar dira, gero besteok emendakinekin hutsune hori bete behar ez izateko”.

Maiorga Ramirezek gogorarazi du “liburutegien sarea hedatuta” dagoela, “baina oraindik anbizio handiagokoa” izan behar dela. “Liburutegien sarea errealitatera eta gizartera egokitu behar da, eta Nafarroako aberastasunaren islada izan behar du arlo guztietan, baita hizkuntzarenean ere”, ondorioztatu du.