Estatuarekiko Negoziazio Mahaiak diskrezioz eta seriotasunez funtzionatzea espero du Eusko Alkartasunak, epe laburrean emaitzak bilatzen dituen joko politikotik kanpo

Lerro gorririk gabeko elkarrizketari aukera ematearen alde egin du Eusko Alkartasunak, Espainiako eta Kataluniako gobernuen artean Estatuarekin Negoziazio Mahaia bilduko den egunean. Alderdiak babesa agertu dio Generalitateari eta Esquerra Republicana de Catalunyaren ausardia azpimarratu du. Bileraren emaitza elkarrizketarekin jarraitzeko egutegi zehatza eta harremana jarraitzeko konpromisoa izango dela uste du Eusko Alkartasunak.
Eusko Alkartasunak bere egin du Kataluniako gizarteak elkarrizketari buruzko agertu duen eszeptizismoa, eta azpimarratu du negoziazio mahaia ez dela “ezeren amaiera, demokratikoki erabakitzeko eskubidearen Estatuan lortzen ez bada, Europak horretarako esparru juridikoa finkatu beharko baitu”.
Kataluniako gizartea bakea, elkarrizketan eta demokraziaren kulturan oinarri sakonak ditu; Europar Batasunaren berezko balioak dira horiek ere, eta, horregatik, Europako Batzordeari eta Parlamentuari eskatzen diegu – Europako Aliantza Librearen bitartekaritzaren bidez – Elkarrizketa-prozesuan inplika daitezela. Berau Europar Batasunaren barruan estaturik gabeko gainerako nazioentzat erreferentzia izan daitekeela pentsatuta gainera.
Lorena Lopez de Lacalle, Eusko Alkartasunako Politika Instituzionaleko idazkariak Radio Vitorian gogorarazi duenez, Pere Aragones presidentea buru duen ordezkaritzak koalizio-gobernuan adostutako testua darama bilerara, “errepresioaren amaiera, amnistia eta autodeterminazio eskubidea barne”.
Goi-bilera gobernuen artekoa izatea defendatu du Eusko Alkartasunak, horiek baitira herritarren borondatearen ordezkariak. Quim Torra presidenteak berak 2018ko eta 2020ko egindako lehen bileretan negoziazio eremua exekutiboetan kokatu nahi izan zuela gogoratu du.
“Argazkian agertzen ez denak eskuak libre ditu kritikatzeko”, aitortu du Lopez de Lacallek, baina “elkarrizketaren aldeko joera gutxi duen Espainiako Gobernua prest egonda”.

cat1

caat2